Itxi

F Liga

Athletic-Atletico Madril partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak talde koltxoneroaren aurka jokatuko du larunbat honetan, 12:00etatik aurrera, Lezaman. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka.

Athletic VS Atletico Madril Argazkia: EITB Media

Athletic Clubek F Ligako sailkapenaren goialdeari eutsi nahi dio (5. dago), larunbat honetan, Lezaman, Atletico Madril garaituta. Talde koltxoneroa, berriz, 3. dago, 12 puntu dituela, orain arte jokatutako lau partidak irabazi baititu.

Talde zuri-gorriak ere ondo hasi du denboraldia, bi garaipen, berdinketa bat eta porrot batekin (Real Madrilen aurka), eta puntu kopuru garrantzitsua (7) eskuratu du, bere egutegiari erreparatuz gero: hiru partida etxetik kanpo eta bakarra zaleen aurrean.

David Aznarrek, bestalde, argi du Europako postuetako bat lortu nahi badute, Atleticok duen postutik gertu mantendu beharko dutela. Eta horretarako talde koltxoneroari irabazi behar dio, 5 puntura baitu.

Neurketa 12:00etan hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Bideoak (2)