Itxi

Girona vs Athletic

Nico Williams eta Mikel Vesga ez dira Gironaren aurkako partidan izango

G. P. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Athleticek jakinarazi duenez, Vesgak gainkarga dauka, eta Williamsek min hartu zuen ostegunean, AZ Alkamaar taldearen aurkako partida. Beñat Prado, berriz, deialdian sartu da.

Nico Williams, Lezaman. Argazkia: Athletic Club

Nico Williams eta Mikel Vesga min hartuta daude, eta, ondorioz, igandean, 14:00etan, ez dira Montilivin izango, Gironaren aurka lehiatzeko.

Athleticek gaur jakinarazi duenez, Vesgak "gainkarga dauka eskuin hankako muskulatura iskiosuralean", eta Williamsek "kolpea du ezkerreko errain-hezur iliako aldean". Bi jokalariak bilakaeraren zain daude; beraz, ikusteko dago astelehenean Williams Espainiako selekzioarekin joateko moduan egongo den ala ez.

Bestalde, Erromaren kontrako norgehiagokan lesionatu zen Beñat Prados sendatu egin da, eta Ernesto Valverderen esanetara egongo da Gironan. Halaber, Oier Gastesi atezain gaztea deialdian sartu da, Julen Agirrezabalaren ordez. Atezain donostiarra zigortuta dago, aurreko jardunaldian txartel gorria atera baitzion epaileak.

 

 

Bideoak (1)