Itxi

Lesioa

Alex Padillak min hartu du eskuin belaunean, eta Mexikoko selekzioaren kontzentrazioa utzi du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Athleticeko atezainak 23 urtez azpiko Mexikoko selekzioaren kontzentrazioa utzi du lesioaren ondorioz. Lehen azterketen arabera, ez da lesio garrantzitsurik atzeman.

Alex Padilla. Artxiboko argazkia: EFE

Alex Padilla Athleticeko atezainak bihurritua egin zuen eskuineko belaunean asteazkenean, 23 urtez azpiko Mexikoko selekzioarekin egindako entrenamenduan. Ostegunean, erresonantzia bat egin diote, eta, lehen azterketen arabera, ez du ematen oso lesio larria.

Aurreikuspenen arabera, jokalaria datozen orduetan itzuliko da Bilbora, eta Athleticeko medikuek berriro ebaluatuko dute.

Albisteak (1)