Superkopa, Saudi Arabian
Superkopa Jiddan jokatuko da, eta Athleticek Barça izango du aurkari, finalaurrekoan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticek urtarrilaren 9an jokatuko du Bartzelonaren aurkako finalaurrekoa, 20:00etan, Jidda hiriko Abdullah erregea estadioan. Bezperan lehiatuko dira Real Madril eta Mallorca. Finala, berriz, urtarrilaren 12an izango da.
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Superkoparen aurtengo edizioa Jiddan (Saudi Arabia) lehiatuko da, Abdullah erregea estadioan.
Lehendabiziko finalaurrekoan, urtarrilaren 8an, Real Madril eta Mallorca izango dira aurrez aurre. Athletic, berriz, biharamunean arituko da, 20:00etan, Bartzelonaren kontra. Partida irabazten badu, Superkopako finala jokatuko du, urtarrilaren 12an.