Ohiko Batzar Nagusia
Athleticen bazkideek urteko kontuak onartu dituzte, baina uko egin diote proposatutako kuoten igoerari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kuotak igotzeko proposamenak ez zuen aurrera egin, botoen % 77 izan du aurka (448 boz); 114k eman zuten aldeko boza (% 20k).
Athletic Cluben Ohiko Batzar Nagusiak 2024-2025 denboraldirako 155,8 milioiko aurrekontua onartu zuen atzo, asteartea, Euskalduna Jauregian, baita aurreko denboraldiko kudeaketa eta kontuak ere, baina baztertu egin zuten Jon Uriarteren Zuzendaritza Batzordeak proposatutako kuoten igoera.
Batzarra bare zihoan Uriarteren zuzendaritza gai-zerrendako bosgarren puntura iritsi arte; izan ere, aurreko ohiko bi batzarretan baino babes handiagoarekin onartu zituzten ordura arteko bozketa garrantzitsuak.
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ 2025. urterako ohiko kuotak onartzeko proposamena ATZERA BOTA DA.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/qvKvt5xgAv
Aitzitik, kuotak igotzeko proposamenean huts egin zuen, talde zuri-gorriaren 43.000 bazkide baino gehiago ordezkatzen dituzten mila bazkide konpromisario inguruk ezezkoa eman baitzioten aukera horri —% 77 izan zuen kontra, 448 boto. Horren alde 114 bazkidek baino ez zuten egin (% 20). Aipatu igoera bazkide berriei, tokiz aldatzen diren bazkideei eta bazkide-txartela senide bati ematen dioten bazkideei zuzenduta zegoen.
Horrez gain, Uriarteren batzordeari beste proposamen bat ere atzera bota zioten, Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua, hain justu ere. Kasu horretan, % 64ko ezezkoarekin (196 boto), % 23ko babesarekin (70 boto) eta 518 abstentziorekin.
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua ATZERA BOTA DA.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/9WzMeYtnN8
Aurrekontua, aldiz, emandako botoen hiru laurdena baino gehiagoko babesarekin onartu zen; izan ere, aurrekontuaren aldeko 493 boto izan ziren (% 76), kontrako 145 (% 22) eta 13 boto zuri (% 2), emandako 651 botoen artean.
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako 2024/25Eerako aurrekontua ONARTU da.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/ELLA7nxf8u
Halaber, horren aurretik, bazkide konpromisarioek ontzat eman zituzten bai zuzendaritza batzordeak aurreko sasoian egindako kudeaketa, bai 2023-24 ikasturterako aurkeztutako urteko kontuak. Kudeaketari dagokionez, aldeko 490 botorekin (% 74) eta kontrako 145ekin (% 22) onartu zen; bere aldetik, kontuen balantzeak 509 baiezko (% 80) eta 112 ezezko (% 17,6) jaso zituen.
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ ONARTUTA Zuzendaritza Batzordeak 2023/24 ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa. #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/AMr5kwMe3y
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak ONARTU dira. #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/I89lgynqbb
Amaitzeko, Athleticen bazkideek beste proposamen bat eta Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako bi proiektu ere onartu zituzten. Proposamena honako hau izan zen: Zuzendaritza Batzordeari baimena ematea onartutako azken gastu-aurrekontuaren % 10 gainditzen duen finantzaketa izatea. Bi proiektuak, ostera, Hauteskunde-araudien eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren eta Gobernantza Onaren Kodearen ingurukoak ziren.
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ Azken gastu-aurrekontuaren %10etik gorako finantzaketa izateko Zuzendaritza-Batzordeari baimena emateko proposamena ONARTU da. #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/Z8OAB9ZU0I
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 29, 2024
¿ Hauteskunde-erregelamenduaren Proiektua ONARTU DA. #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/QL0nXXqSba
BATZAR NAGUSIA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ bozketaren emaitza ofiziala:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 30, 2024
¿ Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta Gobernantza Oneko Kodearen Erregelamenduaren Proiektua ONARTU DA. #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/w1CDlXKgws