Itxi

Sparta-Athletic (3-1)

Bielsa: 'Filtrazioak ohikoak dira'

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaileak ez dio garrantzirik eman iragan denboraldi amaieran eman zuen hitzaldiaren filtrazioari. Taldearen egoera txarraren arduraduna dela ere, aitortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek 3-1 galdu zuen Sparta Pragaren aurka Europa Ligako bigarren jardunaldian, eta partida amaieran Marcelo Bielsak hitz egin zuen prentsaurrekoan. Filtrazioak egitea ez dagoela ondo aitortu zuen, baina ohikoak direla gaineratu zuen.

"Filtrazioak egitea ohikoa izaten da. Kasu honetan, nabaria izan da. Alde honetan gaudenok kazetariak erabiltzen ditugu, guk esan nahi duguna jendeari helarazteko. Kazetaritzak erabili egiten du, baztertu beharrean. Kasu honetan filtrazioa larriagoa da, audioa baita. Baina ez dago diferentziarik kazetariari esan edo grabatuta ematearen artean", esan du Bielsak. Entrenatzaile argentinarrak argi utzi du, berak ez duela ezer filtratu, baina garrantzia kendu nahi izan dio gaiari.

"Ni naiz taldearen egoera txarraren arduraduna. Kirol arlotik kanpora dauden gauzak, ez digute eguneroko lanean eragiten", gaineratu du Bielsak.


Albisteak (2)

Bideoak (1)