Itxi

Botilakada 2008. urtean

Armandoren erasotzailea absolbitu dute

Erredakzioa

Ezin izan dute Carmelo P.P.-k Armando Athleticeko atezain ohia erasotzeko zuen asmo irmoa frogatu.

Sevillako auzitegi penalak Armando Athleticeko atezain ohiari ur botila jaurti zion erasotzailea absolbitu du. Erasoa 2008. urtean jazo zen, Betis eta Athletic taldeen arteko partidan. Partidako 70. minutuan gertatu zen. Une horretan 1-2 irabazten zihoan Athletic, eta Betiseko jarraitzaile batek urez betetako botila bat jaurti zion atezainari.

Epaiak Armandoren lesioak onartzen ditu, baina, aldi berean, ezin izan dute Carmelo P.P.-k Armando erasotzeko zuen asmo irmoa frogatu. Fiskaltzak helegitea aurkeztuko omena du absoluzio-epaiaren aurka eta baita Athleticek ere.