Hilabete 'arraroak'
Athleticen azken sei hilabeteetako kronologia
Erredakzioa
Bilboko klubean eta bere ingurunean azkenengo sei hilabeteetako gertakizun garrantzitsuenen eta tirabiren bilketa.
Kronologia:
Maiatzak 9: Europa Ligako finala. Atletico Madril-Athletic (3-0).
Maiatzak 13: Athleticek liga Levanteren aurkako porrot gogorrarekin bukatzen du (3-0).
Maiatzak 25: Errege Kopako finala. Athletic-Bartzelona (0-3).
Maiatzak 26: Denboraldia baloratzeko Bielsak jokalari guztiak Lezaman biltzen ditu.
Ekainak 3: Bielsak urtebetez Athleticen jarraitzea erabakitzen du.
Uztailak 2: Zuri-gorriek denboraldiaurreari hasiera ematen diote.
Uztailak 5: Marcelo Bielsak, prentsaurrekoan, Lezamako lanak 'lapurreta eta iruzurra' direla esaten du.
Uztailak 6: Athletic Bielsak Lezamako lanen inguruan egindako adierazpenetatik aldentzen da.
Abuztuak 7: Fernando Llorentek Athletic utzi nahi du, eta Zuzendaritza Batzordeari adierazten dio.
Abuztuak 13: Josu Urrutiak Llorente ez dutelako salduko argi uzten du.
Abuztuak 16: Bayern Munichek Javi Martinez fitxatu nahi duela konfirmatzen du.
Abuztuak 22: Marcelo Bielsa: ‘Ez naiz Llorente eta Javi Martinez taldean geratzeko oztopoa’.
Abuztuak 28: Javi Martinez, Athleticen baimenik gabe, Munichera doa eta mediku-froga egiten du.
Abuztuak 29: Bayern Munichek Javi Martinezen fitxaketa ofizialki gauzatzen du.
Irailak 8: Javi Martinez Lezamako hezia gainditzen ahalegintzen da.
Urriak 1: Fernando Llorentek lan saioa uzten du, Bielsarekin hika-mika izan ostean.