Ekainaren 30ean bukatzen zuen
Toquerok 2016ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Erredakzioa
Denboraldi bukaeran amaitzen zitzaion kontratua aurrelari zuri-gorriari, eta hiru urtez luzatu du akordioa. Jokalariaren etete klausula, 25 milioi eurokoa izango da.
Athletic Club eta Gaizka Toquero bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira. Ondorioz, jokalariak 2016. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratu berritzea, eta 25 milioi euroko etete klausula izango du.
2012-2013 denboraldi bukaeran amaitzen zitzaion kontratua Toquerori, eta aldeak akordiora iristeko zail izango zutela esaten zen. Azkenean, bi aldeak akordiora iritsi dira.