2013-2014
Athletic, futbol-zelairik gabe hurrengo denboraldiaren hasierarako
Erredakzioa
Beste futbol-zelaia batean jokatu beharko dute zuri-gorriek 2013-2014 denboraldiko lehen jardunaldietan. Urrutiak Javi Martinezi eta Llorenteri buruz hitz egin du.
Gaurko San Mames zelaiaren harmail nagusia 2013ko irailaren 15ean botako dutela jakinarazi du Corresek, eta lanen amaiera 2014.eko abuzturako iragarrita dago.
Javi Martinez eta Fernando Llorente
Jasotako 40 milioi euroak baino, Javi Martinezek taldean jarraitzea nahi izan zuela aitortu du. "Ez da arraroa diruaren aurretik gure filosofiaren defentsa jartzea, hau da, jokalari garrantzitsuen jarraipena", esan du. Fernando Llorenteri buruz "ideiaz aldatzeko itxaropena" duela esan du Urrutiak eta horrela kontratua berritzea.
Urrutia, pozik
Athleticeko presidentea "pozik" agertu da konpromisarioen batzarrean jasotako babesarekin, baina ez dutela "lasaikerian erori" behar azpimarratu du.