Lan saioa Lezama
Ekiza eta Iñigo Perez, hasierako hamaikakoan egoteko aukera askorekin
Erredakzioa
Bi jokalariek Valentziaren aurka hasieratik jokatzeko aukera asko dituzte. Gurpegui, Toquero, Llorente eta Castillo ez dira lan saioan egon. Muniain eta Amorebieta ere falta izan dira entrenamenduan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Borja Ekiza eta Iñigo Perez izan daitezke berritasunak Athleticek larunbat honetan Valentziaren aurka jokatuko duen partidan. Carlos Gurpegui baja izango da partida honetarako, zigortuta baitago.
Ekizak hartuko du Gurpeguiren tokia defentsaren erdialdean. Xabi Castillo min hartuta dago, eta Jon Aurtenetxe errekuperazio prozesuan dago. Egoera honek hasierako hamaikakoan egoteko ateak zabaldu dizkio Iñigo Perezi. Ezker hegalean jokatuko du Perezek.
Carlos Gurpegui, Gaizka Toquero, Fernando Llorente eta Xabier Castillo ez dira lan saioan egon. Muniain eta Amorebieta ere falta izan dira entrenamenduan, baina azken hauek ez egotearen arrazoia, atzo nazioarteko partidak jokatu izana da.
Lan saioan egon direnek partida jokatu dute Bilbao Athleticen aurka. Bielsak hainbat froga egin ditu, jokalariak postuz aldatuta. Iraizoz, Iraola, Ekiza, San Jose, Iñigo Perez, Iturraspe, Herrera, De Marcos, Isma Lopez, Ibai Gomez eta Aduriz, hau izan da Bielsak erabili duen hamaikakoa. Valentziaren aurka San Joseren ordez Amorebietak jokatuko du, eta Ibai Gomezen postua Iker Muniainek beteko du.
Bilbao Athleticek 2-3 irabazi dio lehen taldeari. Guillermok sartu du 0-1ekoa. Ondoren, Susaetaren eta Adurizen golei esker, markagailua irauli dute lehen taldekoek, baina azken txanpan, Lander Yurrebasoren eta Guarrotxenaren golei esker, Zigandak zuzendutako taldea nagusitu da.