Itxi

Emandako ostikoagatik

Ander Herrera lau neurketarekin zigor dezakete

Erredakzioa

Undiano Mallenco idatzitako aktaren arabera, Athleticeko erdilariak txartel gorria ikusi zuen, "jokoa geldirik zegoenean aurkari bati ostikada emateagatik".

Ander Herrera eta Fernando Llorente Lezaman. Argazkia: EFE

Ander Herrerari zigor gogorra ezar diezaioke Lehiaketa Batzordeak, Tino Costa Valentziako jokalariari emandako ostikadagatik. Erdilari zuri-gorria egotzi egin zuen epaileak eta orain lau partidako zigorra ezar diezaiokete.

Undiano Mallenco idatzitako aktaren arabera, Athleticeko erdilariak txartel gorria ikusi zuen, "jokoa geldirik zegoenean aurkari bati ostikada emateagatik".

Ekintza hauek eraso bat bezala ulertzen ditu Lehiaketa Batzordeak, eta arautegiaren 98. artikuluarekin epaitzen ditu. "Jokoa geldirik dagoela" aurkari bat lesiorik sortu gabe kolpatzeagatik "4-12 neurketako zigorra" ezar diezaiokete, artikulu horren arabera.

Batzorde zorrotzagoa

Denboraldi honetan Lehiaketa Batzorde berria osatu dute. Francisco Rubio Batzordeko presidentea da, Alfredo Florez presidente ohia baino asko zorrotzagoa orain arte. Florezek iragan udan erretiroa hartu zuen 85 urte zituela. Aurrekariek itxaropen handirik ez dute ematen Herreraren kasuan.

Medel Sevillako jokalariari bi partidako zigorra ezarri zioten. Escassi Herculeseko jokalariari lau norgehiagoka sartu zizkioten Almeriako jokalari bati eskukada bat emateagatik, jokoa geldirik zegoenean. Horrela, San Mamesen jokatuko diren Getaferen eta Sevillaren aurkako partidak gal ditzake Herrerak, eta baita Granada eta Real Madrilen kontrakoak ere, etxetik kanpo.


Albisteak (3)