Itxi

Igandean, 17:50ean

Athleticek puntuak lortzeko urrezko aukera izango du Getaferen aurka

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren mutilek sailkapeneko azkenengo postuetatik irtetzeko abagune ederra izan dute. Ander Herrera zigortuta dago, eta bere ordez Ibaik jokatuko du ezker hegalean.

Carlos Gurpegui. Argazkia: EFE

Azkenengo bi partidetan porrot mingarriak jaso ostean, Athleticek Getafe hartuko du igandean San Mamesen. Zuri-gorriek BBVA Ligako sailkapenean arnasa hartu behar dute, baina horretarako Madrilgo taldea gainditu beharko dute.

Athleticek Mestallan eta Gerland estadioan bi porrot gogor jaso ditu, Valentziaren eta Olimpique Lyonen aurka neurketako azkenengo minutuetan golak jasota. Bielsaren mutilek Ligan lasaitasuna behar dute, eta Europa Ligan gelditzen zaizkien hiru norgehiagokak irabazi.

Ander Herrerak Ligako bi partidarako zigorra du, Valentzian txartel gorria ikusi baitzuen, eta Marcelo Bielsak hamaikakoan aldaketa garrantzitsuak egin beharko ditu. Dirudienez, Herreraren ordez Iker Muniainek jokatuko du erdigunean, eta Ibai Gomez bilbotarrak ezker hegalean jokatuko du.

Madrilgo taldeak puntuak lortzea bilatuko du San Mamesen. Getafek Athleticek baino bi puntu gehiago ditu sailkapenean, eta horregatik neurketa bi taldeentzat oso garrantzitsua izango da.

- Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Muniain, Ibai Gomez; eta Aduriz.

Getafe: Moya; Valera, Abraham, Rafa, Miguel Torres; Lacen, Xavi Torres; Pedro Leon, Lafita, Barrada; eta Alvaro Vazquez edo Colunga.

Epailea: Gil Manzano.

Albisteak (2)