Kontratua amaitzen zaio
Juventusen jokatuko ote du Llorentek urtarriletik aurrera?
Erredakzioa
Turingo taldea 6 edo 7 milioi euro ordaintzeko prest dago, 'La Gazzeta dello Sport' egunkari italiarrak jakinarazi duenez.
Turingo Juventus 6 edo 7 milioi euro ordaintzeko prest egon daiteke Fernando Llorente Athletic Club taldeko aurrelaria urtarrilean fitxatzeko, La Gazzeta dello Sport egunkari
italiarraren webguneak jakinarazi duenez.
Llorentek denboraldiaren bukaeran amaituko du Athleticekin duen kontratua eta, berritzeko asmorik ez duela iragarri ondoren, neguko merkatuko jokalari interesgarrienetakoa izan daiteke.
Gainera, Turingo taldeak arazoak ditu bere erasoan eta indartzeko asmoz dabil. Ildo horretan, Fernando Llorente bere helburu nagusietako bat, Antonio Conte entrenatzailearen gogoko jokalaria baita.