Itxi

Elkarrizketa Telebilbaon

Llorente: 'Ez dut uste gauzak hain txarto egin ditudanik'

Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak bere egungo egoera aztertu du, eta etorkizunari, polemikei eta Athleticekin duen konpromisoari buruz mintzatu da.

Fernando Llorente, Lezaman. Argazkia: EFE

"Ondo nago, baina batzutan behea jotzen dut", adierazi du Fernando Llorente Athleticeko jokalariak Telebilbao kateari eskainitako elkarrizketan.

Llorenteren esanetan, Athleticekin duen konpromisoa erabatekoa da: "Dena emango dut. Niretzako dena da Athletic. Betirako eskertuta egongo naiz hemen une zoragarriak bizi izan ditudalako". Dena den, bere etorkizuna Bilbotik urrun dagoela esan du: "Aspaldi esan nion klubari ez dudala jarraitu nahi".

Jaso dituen eta jaso ari den kritikei buruz, kontzientzia garbi daukala aitortu du: "Barkamena eskatzeaz nekatuta nago, ez dut uste gauzak hain txarto egin ditudanik".

Astelehenean uko egin zion Llorentek Lezamako hedabideen aurrean hitz egiteari, eta aurrelariak horrela azaldu du: "Ezin dut leku bitan aldi berean egon. Zurekin (Eduardo Velasco Telebilbaoko kazetaria) geratutakoa nintzen eta ez nuen denbora nahikorik".


Albisteak (3)