21:05ean
Hapoel Kiryat-Athletic partida azaroaren 28an jokatuko da Haifan
Erredakzioa
UEFAk jakinarazi duenez, Israelen jokatuko da partida datorren asteazkenean, 21:05ean. Bi taldeak final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira. Eibarren aurka, abenduaren 12an.
UEFAk baieztatu duenez, bertan behera geratu zen Hapoel Kiryat Shmonaren eta Athleticen arteko partida azaroaren 28an (21:05ean) jokatuko da Haifan, Israelen. Sparta Prahak eta Olympique Lyonek berdinduegin zuten. Ondorioz, Hapoel eta Athletic Europa Ligako final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu ziren.
I multzoko partida hau azaroraen 24an jokatzeko aurreikusita zegoen, baina Israeleko gatazkaren eraginez, atzeratu egin zen. UEFAren ustez, jada ez dago arriskurik, segurtasuna bermatzeko gai da, eta norgehiagoka Haifako Itztadion Kiryat Eliezer estadioan jokatuko da, datorren asteazkenean.
Athleticek Kopako partida jokatu behar zuen Eibarren aurka azaroaren 28an, baina Errege Kopako euskal derbia atzeratu egin da, eta abenduaren 12an jokatuko da. Oraindik, ez dute partidaren ordutegia zehaztu.