Igandean Deportivoren aurka
Zuri-gorriek Ligan jarri nahi dute arreta guztia
Erredakzioa
Europa Ligatik kanpo geratu eta gero, zaleei garaipen bat eskaini nahi dio Athleticek. Fernando Llorente izango da zuri-gorrien hamaikakoaren nobedade nagusia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek Deportivo hartuko du igande honetan San Mamesen, 17:00etatik aurrera. Ez da aste erraza izan talde zuri-gorriarentzat. Santiago Bernabeun gol-zaparrada jaso zuen (5-1), Gurpegik min hartu zuen eta hilabete inguru emango du bajan, eta taldea Europa Ligatik at geratu da.
Gauzak horrela, Ligan jarri beharko du Athleticek arreta guztia. Hamalaugarren postuan da Bilboko taldea, hamalau punturekin, eta hurrengo asteburuan Camp Noun jokatuko du. Beraz, Deportivoren kontra hiru puntuak eskuratzera behartuta dago. Zaleei, gainera, garaipen bat eskaini nahi dio Athleticek.
Marcelo Bielsak zelairatuko duen hamaikakoaren nobedade nagusia Fernando Llorente izango da. Aurrelariak hasieratik jokatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Llorente.
Deportivo: Lux; Laure, Aythami, Roderick, Ayoze; Bruno Gama, Alex Bergantiños, Abel Aguilar, Juan Dominguez, Pizzi; eta Riki.
Epailea: Alvarez Izquierdo
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 17.00