Itxi

Lesioa

Ruiz de Galarretak lesio muskularra du, eta baja izango da Osasunaren aurka

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Erdilariak Athleticek igande honetan, San Mamesen, Osasunaren aurka izango duen neurketan ezingo du parte hartu, ezker hankako muskulatura iskiosuralean lesio "moderatua" baitu.

Ruiz de Galarreta Argazkia: EFEko artxiboko irudia

Iñigo Ruiz de Galarreta Athletic Clubeko erdilariak lesioa du ezker hankako muskulatura iskiosuralean, eta horrek eragotzi egingo dio zuri-gorriek Osasunaren aurka jokatuko duten Ligako partidan aritzea, Bilboko klubak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Halaber, talde zuri-gorria horren lesioaren bilakaeraren zain dago bere itzulera zehazteko.

Athleticeko jokalariak denboraldi honetan izan duen hirugarren lesioa da oraingoa, eta, hori dela eta, lehiaketa guztien artean, 10 partida galdu ditu jada.