Kontratu negoziaketak
FIFPro, klubek egiten duten 'xantaia'ren aurka
Erredakzioa
Futbolarien Munduko Sindikatuak Llorente (Athletic) eta Sneijderren (Inter) kasuak azpimarratu ditu. FIFPro-ren ustez, hamaikakoetatik kendu dituzte kontratua berritzeari uko egin diotelako.
Futbol taldeek kontratu berriak negoziatzerako orduan erabili ohi duten "xantaia"-ri buruz hitz egin nahi du Futbolarien Munduko Sindikatuak (FIFPro) FIFArekin, UEFArekin eta baita Europar Batasunarekin ere.
FIFPro-k Wesley Sneijder (Milango Inter) eta Fernando Llorente (Athletic Club) jokalarien kasuak jarri ditu adibidetzat. Sindikatuaren esanetan, hasierako hamaikakoetatik kendu dituzte kontratua berritzeari uko egin diotelako.