Itxi

Ibaiganen

'Iribar, irudia eta eredua' liburua aurkeztu dute

Erredakzioa

Pedro Mari Goikoetxea egileak Athleticeko atezain mitikoaren kontakizunak eta bitxikeriak kontatzen dituen liburua aurkeztu du Ibaiganen, Jose Angel Iribarrekin batera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Angel Iribarrek bere ibilbidearen errepasoa egiten du Pedro Mari Goikoetxea kazetariak idatzitako ‘Iribar, irudia eta eredua’ liburuan. Athleticeko atezain mitikoak lehen pertsonan kontatutako bitxikeriak eta oroitzapenak bilduta daude liburuan. Kide izan zituenen iritizak eta argazki ahaztezinak ere aurki daitezke.

Iribarrek gaurko egunez bere aurreneko partida jokatu zuen Lehenengo Mailan, eta egun berezi hau liburua Ibaiganen aurkezteko aprobetxatu dute.


Bideoak (1)