Itxi

San Mamesen

Athleticeko zaleek Llorenteri txistu eginez azaldu dute haserrea

Erredakzioa

Astean zehar taldearekin kontratua berritzeko asmorik ez zuela iragarrita, San Mamesen bildu zen zaleen gehiengoak txistu egin zion aurrelariari ukitzen zuen baloi bakoitzean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

San Mamesek agur esan zien Europako txapelketeei. Katedralean jokatzen zen azken partida europarra izan zen ostegunekoa, baina festarako arrazoi gutxi egon ziren.

Poza eta ilusioa harrobiko jokalariek jarri zuten. Aymeric Laportek partida bikaina jokatu zuen, Eric Moran ondo ibili zen zelai erdian jokoa antolatzen zelaian egon zen minutuetan, eta Peñak ez zion korrika egiteari utzi. Ramalho ez zen fin ibili erdiko defentsa postuan, ezta hegalekoan ere.

Llorente izan zen eguneko beste protagonista. Aurrelari errioxarrak argi utzi zuen astean zehar ez duela taldearekin kontratua berrituko, eta bere egoeraren errunduntzat prentsa eta zaleak jo zituen.

Astean zehar esandako hitzek zaleak mindu zituzten, eta Sparta Praharen aurka baloia ukitzen zuen bakoitzean txistuak entzun behar izan zituen Llorentek. Txistuak ez ziren iparraldeko harmailean hasi, gainontzeko harmailetan baizik, eta ozen entzun ziren. Iparraldeko beheko harmailetik Llorenteren aurkako kantuak entzuten ziren, eta gainontzeko harmailetako jendea ere gehitu zen kantu horiek abestera. Harmail nagusitik txistu batzuk entzun ziren kantu horien aurka, baina indar gutxirekin entzun ziren txistuak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)