II. multzoa
Alavesek lidergoan amaitu du urtea
Erredakzioa
Bigarren B Mailako II. Multzoko lehen postuan dago talde arabarra. Sailkapeneko lehen bost postuetan, bost euskal daude. Izarra eta Osasuna B, ordea, jaitsierta postuetan aurkitzen dira.
Bigarren B Mailak atsedena hartuko du Gobonetan. Hamazortzigarren jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan, eta urteari amaiera eman zitzaion maila honetako lau multzoetan.
Alavesek lidergoan agurtuko du 2012. urtea. Arabarrek 1-1 berdindu zuten Tudelanoren aurka, eta 39 punturekin dago sailkapeneko lehen postuan. Eibar dago bigarren 38 punturekin. Armaginek golik gabe (0-0) berdindu zuten Gimnastica Torrelavegaren aurka. Bilbao Athleticek hirugarren postuan esan dio agur uretari, eta garaiopenarekin bukatu zuen 2012a. Talde zuri-gorriak, 2-0 irabazi zion Real Unioni Lezaman, eta irundarrak bosgarren postura (29 puntu) jaitsi dira. Amorebietak (31 puntu) itxiko du urtea play-off postuetan Osasuna Bri, 3-0 irabazita.
Tudelano da sailkapenean ondoen dagoen hurrengo euskal taldea. Talde nafarra bederatzigarren postuan dago 25 punturekin, liderraren aurka bana (1-1) berdindu ostean. Barakaldok 1-0 irabazi zion Izarrai Lasesarren, eta hamargarren postuan dago 24 punturekin. Peña Sportek 2-0 galdu zuen Sestaoren aurka Las Llanasen, eta hamaikagarren postuan agurtuko du urtea, 22 punturekin. Riverrek garaipen garrantzitsua lortu zuen, eta hamalaugarren postuan dago, 21 punturekin. Postu bat gorago dago Reala B, 22 punturekin. Talde txuri-urdinak jipoia jaso zuen Lleidan (4-1).
Bestalde, bi euskal talde ditugu jaitsiera postuetan: Izarra eta Osasuna B. Izarrak hamalau puntu ditu, eta, jaitsierako promozio postua eta salbazioa sei puntura dauzka. Osasuna B, aldiz, sailkapeneko azken postuan dago, 12 punturekin.