Itxi

21. jardunaldia

Alavesek aldea handitu du sailkapenean

Erredakzioa

Bilbao Athleticek eta Eibarrek 2-2 egin dute Lezaman, eta Gasteizeko taldeak lider jarraitzen du, 4 puntuko aldearekin.

Sergio Herrera, Alaveseko atezaina. Argazkia: EFE

Alavesek sailkapeneko lehenengo postuan sendo jarraitzen du, SD Logroñesi 0-1 irabazi ondoren. Eibarrek eta Bilbao Athleticek, sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek, 2-2 egin dute Lezaman, eta Arabako taldeak lau puntuko aldea du armaginekin. Gainera, Zigandaren mutilek Eibarren puntu bakarrera jarraitzen dute. Amorebietak puntu bakarra lortu du (1-1) Sestao Riverren aurka, eta Zornotzako taldea laugarren postuan mantentzen da, hirugarren postutik 3 puntura.

Reala Bk 1-0 galdu du etxetik kanpora Zaragoza Bren aurka, eta Peña Sportek ere 1-0 galdu du Gimnastikaren kontra. Tudelanok aurrerapauso garrantzitsua eman du Noja 1-0 gaindituta, eta Osasuna Bk jaitsiera postuetatik irten ezinik jarraitzen du, Racing Brekin 2-2 egin ostean.

Barakaldok Real Unionen aurkako euskal derbia irabazi du (2-0), eta Izarrak beste porrot bat jaso du Teruelen aurka.

21. jardunaldia:

Real Zaragoza B 1-0 Reala B

Athletic Club B 2-2 SD Eibar

RS Gimnastica 1-0 Peña Sport

SD Amorebieta 1-1 Sestao River

CD Tudelano 1-0 SD Noja

Racing B 2-2 Osasuna B

Lleida Esportiu 1-1 UD Logroñes

SD Logroñes 0-1 Deportivo Alaves

Barakaldo CF 2-0 Real Union

Izarra 0-1 CD Teruel

Albisteak (2)