1-0 irabazi dio Jaeni
Alavesek Bigarren Mailara igotzea lortu du
Erredakzioa
Joaneko partidan bana (1-1) berdindu zuen Arabako taldeak Jaenen, eta Mendizorrotzan 1-0 irabazi dio talde andaluziarrari. Viguerak sartu du partidako gola, penaltiz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Deportivo Alavesek Bigarren Mailara igotzea lortu du Mendizorrotzan Real Jaeni 1-0 irabazita, eta joaneko partidan bana (1-1) berdinduta. Adelante Ligara igotzea lortu du Arabako taldeak.
Partida parekatua izan da. Lehen zatian Alaves izan da baloiaren jabe, baina ez da abagune argirik egon. Horrenbestez, golik gabe (0-0) amaitu da lehen zatia.
Bigarren zatian Alavesek izan du partidaren giltza, eta Arabako taldeak sortu ditu abagune argienak. Gola, ordea, ez zen iristen. Jaenek ere izan du gola sartzeko abaguneren bat, baina Alaveseko atezaina oso ondo ibili da. Norgehiagokako 76. minutuan iritsi da gola. Epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du, eta Viguerak hamaika metroetatik, ez du kale egin. 1-0ekoa sartu du Alaveseko aurrelariak.
Azken minutuetan, sendo eutsi dio Alavesek 1-0eko emaitzari, eta garaipena lortu du. Garaipenarekin batera Adelante Ligara igotzea lortu du Gasteizeko taldeak.
Fitxa teknikoa:
1 - Alaves: Ivan Crespo; Oscar Rubio, Luciano, Javi Hernandez (Agustin, 62. min), Manu Garcia; Jaume, Beobide; Guzman, Viguera, Luismi (Sendoa, 72. min); eta Juanma (Jonan, 84. min).
0 - Real Jaen: Toni Garcia; Gaitan, Dani Torres, Servando (Elady, 79. kin), Nando; Quesada; Israel Jerez, Juanma, Machado, Martos (Santi Villa, 65. min); eta Cascon (Migue Montes, 56. min).
Gola: 1-0, 76. min; Viguera, penaltiz.
Epailea: Herrero.