Kargatzen...
Itxi

Gaur, 19:30ean

Eibarrek dena alde du igoera faseko finalean sartzeko

Erredakzioa

Armaginek 1-2 irabazi zioten Oviedori joaneko partidan, eta asturiarrek bi gol edo gehiagogatik irabazi beharra daukate finalerako txartela lortu nahi izanez gero.

Eibar. Argazkia: EiTB

Eibarrek oso gertu du Bigarren Mailara igotzeko playoffeko finalerako txartela. Armaginek 1-2 irabazi zioten Oviedori finalerdietako joaneko partida. Horrela, asturiarrek bi gol edo gehiagogatik irabazi beharra daukate finalera sailkatzeko.

Itzulerako norgehiagoka larunbat honetan jokatuko da Ipuruan, 19:30ean. Partida, zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.

Albisteak (2)