27. jardunaldia
Bigarren B Maila: Eibar eta Alavesen garaipenak
Erredakzioa
Lemoak garrantzi handiko garaipena batu zuen etxetik kanpo Lugori irabazita (0-2) eta Sestao Riverrek urrezko hiru puntu erdietsi zituen Montañeros mendean hartuta (3-2).
27. jardunaldia jokatu da Bigarren B Mailako I. multzoan. Haizea izan da protagonista asteburu honetan, baina partida bat ezik (Bilbao Athletic-Celta B) denak jokatu ziren.
Eibarrek eta Alavesek Izarra (2-1) eta Compostela (1-2) gainditu zituzten, hurrenez hurren. Armaginek orpoz-orpo segitzen diote Ponferradina liderrari eta gazteiztarrek, ordea, seigarren postuan dira 41 punturekin.
Lemoak garrantzi handiko garaipena batu zuen etxetik kanpo Lugori irabazita (0-2) eta igotzeko promozio postuetan da. Barkaldok porrota jaso zuen etxean Pontevedraren aurka (0-1) eta Osasuna Bk emaitza bera lortu zuen Palentziaren kontrako norgehiagokan. Sestao Riverrek, azkenik, urrezko hiru puntu erdietsi zituen Montañeros mendean hartuta (3-2).