28. jardunaldia
Bigarren B Maila: Lemona-Eibar derbia, partida esanguratsuena
Erredakzioa
Lemonaren (4.sailkatua) eta Eibarren (2. sailkatua) arteko partida izango da jardunaldi honetako partida garrantzitsuena. Sestaok eta Bilbao Athleticek ere aukera onak dituzte sailkapenean igotzeko.
Bigarren B Mailan, asteburu honetan, partida garrantzitsuak jokatuko dira. Aipagarriena, Eibar eta Lemonaren arteko norgehiagoka izango da. Armaginak, bigarren sailkatuak daude taulan eta Lemoako taldea laugarren postuan kokatu zen azken garaipena eta gero. Alavesek ere aukera paregabea izango du promozio postuetara heltzeko izan ere, Lugoren aurka jokatuko baitu etxean. Araberrek irabaziz gero 4 puntuko aldea aterako die galiziako taldeari.
Sestao Riverrek, Vigo bisitatuko du Celta Bren aurka 3 puntuak lortzen saiatzeko eta behingoz sailkapeneko azken postuetatik irtetzeko. Bilbao Athleticek ere Galiziara joko du Pontevedraren aurka jokatzeko. Bizkaitarrek, garaipena behar dute sailkapeneko azken postuetatik urruntzeko.
Gainera, igandean 17:00etan, Izarra eta Barakaldoren arteko derbia jokatuko da eta Osasuna B-k Zamoraren aurka jokatuko du etxetik kanpo.
06/03 17:00 LEMONA-EIBAR
06/03 20:30 ALAVES-LUGO
07/03 12:00 CELTA B.-SESTAO RIVER
07/03 12:30 MONTAÑEROS-MIRANDES
07/03 17:00 PONFERRADINA-PALENCIA
07/03 17:00 PONTEVEDRA-BILBAO ATHLETIC
07/03 17:00 IZARRA-BARAKALDO
07/03 17:00 C. LEONESA-COMPOSTELA
07/03 17:00 GUIJUELO-RACING FERROL
07/03 17:00 ZAMORA OSASUNA B.