Itxi

31. jardunaldia

Bigarren B Maila: Bi derbi garrantzitsu

Erredazkioa

Sestao River-Lemona eta Bilbao Athletic-Alaves partidak izango dira asteburu honetako norgehiagoka interesgarrienak.

Bigarren B Mailan, asteburu honetan bi derbi garrantzitsu jokatuko dira. Larunbatean Sestao River eta Lemona lehiatuko dira Las Llanas futbol zelaian. Bi taldeek hiru puntuak behar dituzte, Sestaok sailkapeneko azken postuetatik irtetzeko eta Lemonak promozio postuetara hurbiltzeko. Igandean, Bilbao Athleticek Alaves hartuko du Lezaman. Zuri-gorriak azken postuetatik irtetzeko behar dute garaipena eta arabarrek promozio postuetan sartzeko aukera paregabea dute irabaziz gero.

Gainera, Barakaldok Leoneko Kultural hartuko du Lasesarren, entrenatzaile berriarekin. Klub bizkaitarrak Gonzalez Etxebarria kargutik kendu eta Gorka Agirregomezkorta jarri du taldea zuzentzen. Osasuna B-k, bestalde, Montañeros hartuko du Taxoaren eta Eibarrek Guijueloren aurka jokatuko du Ipuruan. Izarrak Burgosen jokatuko du Mirandesen aurka, sailkapeneko azken postuetatik irtetzeko asmoarekin.

27/03 17:00 OSASUNA B – MONTAÑEROS
27/03 18:00 SESTAO RIVER - LEMONA
27/03 19:00 EIBAR - GUIJUELO
27/03 20:00 BARAKALDO – K. LEONESA
28/03 11:30 BILBAO ATHLETIC - ALAVES
28/03 17:00 PALENCIA - PONTEVEDRA
28/03 17:00 MIRANDES - IZARRA
28/03 17:00 LUGO - ZAMORA
28/03 17:00 COMPOSTELA – RACING FERROL
28/03 18:00 PONFERRADINA – CELTA B