Viadero kargutik kendu dute
Manix Mandiola da Eibar taldeko entrenatzaile berria
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Talde armagineko Administrazio Kontseiluak Angel Viadero entrenatzailea kargutik kentzea erabaki zuen bart.
Manix Mandiolak Eibar entrenatuko du denboraldi bukaerara arte. Hau da, geratzen diren bi ihardunaldiak eta igoera play-offera sailkatzen badira igoera fasean ere zuzenduko du taldea. Emaitza txarren ondorioz Angel Viadero enttrenatzaile kargutik kentzea erabaki zuen talde armagineko Administrazio Kontseiluak.
Eibarrek ongi hasi zuen denboraldia Viaderorekin, lidergoan ere egon zen hasierako ihardunaldietan. Ondoren, bigarren postuan egon ziren hainbat ihardunalditan Ponferradinarekin lehen postua lortzeko lehia estua edukiz. Baina azken asteotan emaitza txarrak lortu ditu taldeak eta Ponferradina matematikoki liderra da jada. Eibar hirugarren posturaino jaitsi da eta ez du matematoki igoera play-offa jokatzeko postua eskuratu oraindik.