Lehen multzoa
Bigarren B Maila: Eibarrek igoera play-offa jokatuko du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Alavesek igoera fasea jokatzeko borrokan jarraitu beharko du. Bilbao Athleticek mailari eutsi dio, Sestaok salbazioa lortzeko aukerak ditu oraindik eta Izarrak maila galdu du.
Gero eta gutxiago falta da Liga amaitzeko Bigarren B Mailako Lehen multzoan eta gauza asko daude oraindik erabakitzeke.
Euskal taldeentzat denetarik egon da 37. ihardunaldi honetan. Eibarrek 1-0 irabazi zion Barakaldori Lasesarren eta igoera play-offa jokatzea ziurtatu dute armaginek Manix Mandiolaren debuteko partidan. Hirugarren postua Palenciarentzat da 62 punturekin eta laugarren postuan dago Alaves puntu berdinekin. Arabarrek 0-1 irabazi zioten Celta Bri eta bi puntuko aldea dute bosgarren sailkatua den Pontevedrarekiko. Galiziarrek 2-0 irabazi zioten Lemoari eta Arratiakoek seigarren postuan jarraitzen dute.
Sailkapenaren behealdean ere denetarik egon zen. Bilbao Athleticek 2-1 irabazi zion Lugori eta mailari eustea lortu zuten zuri-gorriek matematikoki. Sestaok ere emaitza ona lortu zuen Compostelari 1-0 irabazita. Riverrek 41 puntu ditu eta jaitsiera postuan jarraitzen duen arren puntu bakarrera du jaitsierako promozio postuan dagoen Guijuelo (42 puntu) eta bi puntura du salbazioa. Zamora dago 15. postuan 43 punturekin.
Albiste txarra Izarraren eskutik etorri zitzaigun. Izarrak azken aukera zuen mailari eusteko eta Osasuna Bren aurka jokatu zuen derbia. Arraroa bada ere gorritxoek zeukatena eman zuten eta 1-2 irabazi zuten Izarra Hirugarren Mailara bidaliz.
37. ihardunaldiko emaitzak Lehen multzoan:
CELTA B 0 - 1 ALAVES
PALENCIA 2 - 2 ZAMORA
ATHLETIC B 2 - 1 LUGO
IZARRA 1 - 2 AT. OSASUNA B
PONTEVEDRA 2 - 0 LEMONA
PONFERRADINA 1 - 1 GUIJUELO
SESTAO RIVER 1 - 0 COMPOSTELA
BARAKALDO 0 - 1 EIBAR
MONTAÑEROS 1 - 0 C. LEONESA
MIRANDES 0 - 0 RACING FERROL