II. multzoa
Bigarren B Maila: Alavesek Real Unionen etxean irabazi du (1-3)
A.B.
Erredakzioa
Bilbao Athleticek porrota jaso du RS Gimnasticaren etxean (0-1) eta Lemoak erraz gainditu zuen Reala B larunbatean (0-3).
Deportivo Alaves da Bigarren B Mailako II. multzoko liderra da laugarren jardunaldia jokatu ondoren. Arabarrek ez dute partidarik galdu eta 10 puntu dituzte. Asteburu honetan 1-3 irabazi zion Real Unioni Stadium Galen. Irundarrek 4 puntu dituzte eta azken postuetan sartu dira.
Lemoa eta Eibar ere sailkapenaren goialdean daude bederatzina punturekin. Arratiarrek 0-3 gainditu zuten Reala B eta txuri-urdinek denboraldiko lehen porrota jaso zuten. Armaginek 1-2 irabazi zuten Zamoraren aurka.
Barakaldo eta Peña Sporten arteko derbia nafarrek irabazi zuten 1-2ko emaitzarekin. Ondorioz, Peña Sportek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten. Harrobiko taldeentzat ez zen jardunaldi ona izan. Reala Bren porrotari Bilbao Athleticena batu zitzaion eta Osasuna Bk berdinketa besterik ez zuen lortu. Zuri-gorriek 1-0 galdu zuten Gimnastica Torrelavegaren aurka eta gorritxoek 0-0 berdindu zuten Guijueloren aurka. Osasuna Bk ez du garaipenaik lortu eta azken postuan da.
4. jardunaldia II. multzoan:
CA Osasuna B 0 - 0 CD Guijuelo
Real Sociedad B 0 - 3 SD Lemona
Real Unión 1 - 3 Deportivo Alavés
UD Logroñés 0 - 0 CD La Muela
Zamora CF 1 - 2 SD Eibar
Barakaldo CF 1 - 2 Peña Sport
Caudal Deportivo 0 - 0 CD Leonesa
RS Gimnástica 1 - 0 Athletic B
CF Palencia 1 - 0 Real Oviedo
CD Mirandés 0 - 0 Real Sporting B