Itxi

9. jardunaldia

Bigarren B Maila: Eibarrek II. multzoko lidergoa eskuratu du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Armaginek 2-0 irabazi diote Peña Sporti eta Gimnastica Torrelavegak 3-0 galdu du Cultural Leonesaren aurka. Ondorioz, lehen postua lortu du talde gipuzkoarrak.

Bigarren B Mailako bederatzigarren jardunaldia jokatu ondoren Eibar da II. multzoko liderra eta lider sendoa gainera.

Armaginek 2-0 irabazi zioten Peña Sporti eta lehen postua lortu zuten. Nafarrak, ordea, azkenak dira sailkapenean 7 punturekin. Jardunaldi hau jokatu aurretik Eibar bigarren zen eta Gimnastica Torrelavega lidergoan 19na punturekin. Kantabriarrek, ordea, 3-0 galdu zuten Cultural Leonsaren aurka eta hiru puntuko abantailarekin gipuzkoarrak dira lidergoan.

Alavesek kolpe latza hartu zuen Mendizorrotzan Mirandesen aurka 1-3 galduta. Orain, bi taldeak 18na punturekin daude. Mirandakoak hirugarren daude eta arabarrak, laugarren. Hauetatik gertu Real Union dago bosgarren postuan 17 punturekin. Irundarrek 1-2 irabazi zioten Caudali. Lemoak aspaldiko partez garaipena lortu zuen.&' || 'nbsp;Larrazabalen taldeak 1-0 irabazi zion Palenciari Arlonagusian eta 9. postuan daude 12 punturekin. Barakaldok 0-0 berdindu zuen Guijueloren aurka eta 11. postuan dira (11 puntu).

Lehen Mailako hiru euskal taldeen harrobiko taldeek denetariko emaitzak utzi zizkiguten. Osasuna Bk 0-2 galdu zuen Reala Bren aurka eta Bilbao Athleticek 0-0 berdindu zuen Oviedoren aurka Lezaman. Bilbao Athleticek eta Reala Bk 13na puntu dituzte. Bizkaitarrak seigarren postuan daude eta gipuzkoarrak zazpigarrenean. Osasuna B jaitsiera postuetan (17. sailkatua) da 8 punturekin.

Bederatzigarren jardunaldiko emaitzak II. multzoan:

Athletic B 0 - 0 Real Oviedo
CA Osasuna B 0 - 2 Real Sociedad B
SD Lemona 1 - 0 CF Palencia
CD La Muela 4 - 0 Real Sporting B
Caudal Deportivo 1 - 2 Real Unión
Zamora CF 2 - 1 UD Logroñés
CD Leonesa 3 - 0 RS Gimnástica
CD Guijuelo 0 - 0 Barakaldo CF
Deportivo Alavés 1 - 3 CD Mirandés
SD Eibar 2 - 0 Peña Sport

II. multzoko sailkapena


Informazio gehiago (1)