Errege-Kopa
Real Union-Sevilla (0-4): Bisitariek erabakita utzi dute kanporaketa
Erredakzioa
Egungo Kopa txapeldunek erabakita utzi dute final-hamaseirenetako kanporaketa. Talde irundarrak hamar jokalarirekin jokatu du bigarren zati ia osoa.
Sevillak&' || 'nbsp;Real&' || 'nbsp;Union garaitu du (0-4) Stadium&' || 'nbsp;Galen eta erabakita utzi du Errege-Kopako kanporketa.&' || 'nbsp;Egungo&' || 'nbsp;Kopa txapeldunek lau gol egin dizkiote gehiegizko zigorra jaso duen talde gipuzkoarrari.&' || 'nbsp;Etxekoek hamar jokalarirekin jokatu dute,&' || 'nbsp;Yuri&' || 'nbsp;Berchichek gorria ikusi baitu 49. minutuan.
Gregorio Manzanoren taldeak berehala hartu du jokoaren ekimena eta baita baloiaren jabetza ere, hala ere aukerak sortzea kosta egin zaio, Real Union zelaian ondo baino hobeto kokatu delako.
Sevillaren aurreneko gol aukera 22. minutuan heldu da, Jose Carlosen jaurtiketa Otermin atezainaren eskuin zutoinaren ondotik kanpora joan da, atzelari bat jo ondoren.
Jokaldi horrek Real Union esnarazi du eta ordu erdia baino pixka bat lehenago Varasen ate-ingurura hurbildu da jarraian hiru korner jaurtita.
Lehenengo zatiaren azken minutuak orekatuagoak izan dira. Bisitariek geldikako jokaldiekin egin dituzte aukerak eta lehenengo zatia hutsekoarekin helduko zela zirudienean Negredok, maisuki, gola egin du Sevillaren alde.
Bisitariek aldea handitu ahal izan dute 48. minutuan penalti puntutik. Yuri Berchichek eskuarekin atera du atepetik Sevillaren erasoaldi bat, baina Negredok huts egin du penalti-jaurtiketa.
Real Union hamar jokalarirekin gelditu da jokaldi horretan eta Sevillak buru-belarri jardun du bigarren golaren bila.
Bigarren zatiaren erdialdera, Gregorio Manzanoren taldeak bigarrena egin du, bolea batekin Jose Carlosen pase bat sare barrura bidalita.
Une horretatik aurrera, Sevilla aldapa behera aritu da eta partida, eta kanporaketa, erabakita utzi du Alfaroren eta Jose Carlosen golekin.
Fitxa teknikoa:
0. Real Unión: Otermin; Descarga, Iglesias, Esnaola, Yuri; Rubén García, Ordoñez (Castellano, min 55), Quero, Alegre (Luisma, min 66); Alamo (Duran, min 55) eta Goikoetxea.
4. Sevilla: Javi Varas; Dabo, Alexis (Romaric, min 76), Escudé, Fernando Navarro; Zokora, Cigarini (Capel, min 85), Alfaro, Acosta; José Carlos eta Negredo (Rodrigo, min 80).
Golak:&' || 'nbsp;
* 0-2 Negredo (68'')
*&' || 'nbsp;0-3 Alfaro (89'')
* 0-4 José Carlos (92'')