Penaltien txandan irabazita
Lemoak Federazio Kopako finala jokatuko du Puertollanoren aurka
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Larrazabalek zuzentzen duen taldeak kanporaketari buelta eman zion Arlonagusian. Joanekoan 2-0 galdu zuten Caravacaren aurka eta itzulerakoan 2-0 irabazi. Penaltien txandan irabazi zuten bizkaitarrek.
Lemoak Federazio Kopako finala jokatuko du asteazkenean Caravacaren aurka jokatutako finalerdietako kanporaketa irabazi eta gero.
Murtzian jokatu zen joaneko partidan 2-0 galdu zuten bizkaitarrek, baina asteazken honetan jokatutako itzulerako partidan, Lemoak kanporaketa berdintzea lortu zuen 2-0 nagusituta. Kanporaketa berdinduta zegoen joaneko eta iztulerako emaitzak kontutan hartuta, beraz, luzapenera joan zen norgehiagoka. Denbora horretan ez zen golik egon eta irabazlea penaltien txandan erabaki zen. Penaltietan Lemoak bost sartu zituen eta Caravacak lau. Ondorioz, Lemoak finalerako txartela lortu zuen.
Orain, lemoaztarrak Puertollano izango dute aurkari finalean. Puertollanok 1-0 irabazi zuen joaneko partidan eta iztulerakoan ere 1-2 irabazi zioten Arandinari.
Fitxa teknikoa:
2- Lemoa:Arrillaga, Gurrutxaga, Arnaez, Apraiz, Lopez de Muniain, Solaun,Abasolo (Seguin, m. 117), Calvo, Diez, Orbegozo (Vitoria, m.99),Rebollo (Goti, m.80).
0- Caravaca: Emilio,Miroslav, Gavilán, Alfonso, Campillo, Rojas, Alex, Miguel Angel (Atila,m. 91), Georgi (Cristian, 90), Pelusa (Omari, m.93), Kiko.
Golegileak: 1-0. min. 5. Abasolo; 2-0. min. 37. Rebollo.