2. Mailarako igoera fasea
Eibarrek Ipuruan lortu nahi du igoera Sabadellen 0-0 berdindu ostean
A.B.
Erredakzioa
Alavesek 1-1 berdindu zuen Melillaren aurka etxetik kanpo eta Real Unionek 2-1 irabazi zion Sevillari Stadium Galen.
Asteburu honetan Bigarren Mailara igotzeko play-offetako joaneko partidak jokatu dira eta bertan lehian ari diren hiru euskal taldeek lortu dituzten emaitzak onak izan dira orokorrean.
Eibar, II. multzoko txapelduna izan zen eta ondorioz, Sabadellen aurka jokatu beharreko kanporaketa irabazten badu Bigarren Mailako taldea izango da Eibar. Armaginek Sabadellen jokatu zuten joaneko partida eta 0-0 berdindu zuten. Beraz, datorren asteburuan Ipuruan erabakiko da bi talde hauetatik zein izango den datorren urtean Adelante Ligan. Txapeldunen arteko beste kanporaketan, Iñaki Alonsok zuzentzen duen Murcia taldeak 2-0 irabazi zion Lugori Condominan jokatu zen joaneko partida.
Bestalde, Alavesek eta Real Unionek hiru kanporaketa jokatu eta irabazi behar dituzte Bigarren Mailara igotzea lortzeko. Arabarrek Melillan eta Melillaren aurka jokatu zuten joaneko partida eta 1-1 berdindu zuten. Real Unionek, ordea, etxean jokatu zuen eta Sevilla Atleticori 2-1 irabazi zion. Beraz, bi euskal talde hauek abantaila txikia hartu dute itzulerako partidetarako.
Multzoko txapeldunen arteko kanporaketak, finalak (joaneko partidak):
CE Sabadell FC 0 - 0 SD Eibar
Real Murcia CF 2 - 0 CD Lugo
Final-laurdenetako kanporaketetako emaitzak (joaneko partidak):
UD Melilla 1 - 1 Deportivo Alaves
Real Madrid Castilla 0 - 2 CD Alcoyano
Orihuela CF 0 - 2 CD Guadalajara
CD Leganes 2 - 1 CF Badalona
Cadiz CF 2 - 0 CD Mirandes
Real Union Club 2 - 1 Sevilla Atletico