Itxi

Urte batez

Luis de la Fuente da Alaveseko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Errioxarra Bilbao Athleticeko entrenatzailea izandakoa da Sevillako behe kategorietan ere entrenatzaile aritu da.

Alavesek badu jada entrenatzaile berria. Luis de la Fuentek zuzenduko du taldea urte batez. Errioxarra Bilbao Athleticeko entrenatzailea izandakoa da eta eskarmentu handia du Bilbao Athleticen aritzeaz gain, Sevillako behe kategorietan ere entrenatzaile aritu baita.

Bestalde, kirol-zuzendari berria aurkeztu du klubak Mendizorrotzan. Dani Barrosok hartuko du kargua, eta erronka handi bati egin beharko dio aurre, taldea osatu beharko du eta.



Albisteak (1)