Itxi

Lehen kanporaketa

Errege Kopa: Eibar sailkatuta; Amorebieta eta Real Unión, kanporatuta

Erredakzioa

Armaginek 0-1 irabazi diote Burgosi. Bizkaitarrek 0-1 galdu dute Mirandesen aurka eta irundarrei Nojak irabazi die 2-1. Tudelanok 2-2 berdindu du Ponferradinaren aurka eta kanpoan geratu da.

Asteazken honetan jokatu dira Errege Kopako lehen kanporaketako partidak eta jokatu duten lau euskal taldeetatik bakarra sailkatu da hurrengo kanporaketara; Eibar.

Eibarrek Burgosen aurka jokatu zuen etxetik kanpora eta 0-1 irabazi zuten armaginek. Amorebietak, ordea, etxean jokatu zuen eta ezin izan zuen aurrera egin. Mirandesen aurka 0-1 galdu zuen Urritxen. Bestalde, Real Unionek galdu egin zuen Nojaren aurka Kantabrian. Irundarrek 2-1 galdu zuten.

Hurrengo kanporaketara pasatzeko aukerak izan zituena Tudela izan zen. Nafarrek etxean jokatu zuten Ponferradinaren aurka. 2-2 berdindu zuten, baina penaltien txandan nagusitu ziren Leonekoak.

Lehen kanporaketako partiden emaitzak:

CE Manacor 1 - 4 CD L´Hospitalet
SD Noja 2 - 1 Real Unión Club
CD Tudelano 2 - 2 SD Ponferradina
PENALTIS: 4 (6) - 5 (6)
UCAM Murcia CF 0 - 0 CD Comarca de Níjar
PENALTIS: 7 (9) - 6 (9)
SD Amorebieta 0 - 1 CD Mirandés
Náxara CD 0 - 3 UD Salamanca
Andorra CF 3 - 1 Club Lleida Esportiu
Club Marino de Luanco 3 - 1 CD Toledo
Burgos CF 0 - 1 SD Eibar
CF Palencia 1 - 3 UD Logroñés
CD Leganés 3 - 1 UD Vecindario
UE Llagostera 4 - 2 CD Olímpic
Fútbol Alcobendas Sport 0 - 1 UD Lanzarote
CCD Cerceda 2 - 0 CD Tenerife
CD Lugo 1 - 3 Real Oviedo 
RB Linense 3 - 1 CF Badalona
Real Jaén CF 3 - 0 AD Ceuta
UD Melilla 0 - 1 CF Villanovense