14. jardunaldia
Bigarren B Maila: Bilbao Athletic, Eibar eta Real Union, playoff-etan
Erredakzioa
Talde armagina eta Sestao River izan dira hiru puntuak lortu dituzte esukald talde bakarrak. Lemonak eta Alavesek 1-1 berdindu zuten Arlonagusiako derbian.
Sestao River eta Eibar izan dira Bigarren B Mailako 14. jardunaldian garaipena lortu duten euskal talde bakarrak. Aramaginek 0-3 irabazi zuten Urritxeko derbia Amorebietaren aurka eta berde-beltzek 2-0 gainditu zuten Zamora Sestaon. Lemonak eta Alavesek 1-1 berdindu zuten Arlonagusian eta liderrak, Mirandesek, 2-2koa lortu zuen Gimnastikaren aurka.
Bilbao Athletic playoff postuetan mantentzen da 23 punturekin Guijueloren aurka 1-3 galdu arren. Real Unionek 1-1 berdindu zuen etxetik kanpora Burgosen aurka eta irundarrak, 24 punturekin, bigarren jarri dira sailkapenean Eibarreko taldearekin berdinduta. Reala B-k eta Osasuna B-k 2-1 galdu zuten Salamankaren eta Ponferradinaren aurka.
14. jardunaldia:
SD Amorebieta 0-3 SD Eibar
SD Lemona 1-1 Deportivo Alavas
CD Mirandes 2-2 RS Gimnastica
Sestao River Club 2-0 Zamora CF
Athletic Club B 1-3 CD Guijuelo
CF Palentzia 0-0 Gimnastica Segoviana CF
UD Logroñes 2-2 Arandina CF
Burgos CF 1-1 Real Unión Club
UD Salamanca 2-1 Reala B
SD Ponferradina 2-1 Club Atletico Osasuna B