Itxi

21. jardunaldia

Bigarren B Maila: Mirandesek lider jarraitzen du

Erredakzioa

Bestalde, Salamancaren eta Zornotzaren arteko partida atzeratu egin da, Salamancako hamar jokalarik hesteetako birusa izan baitute.

Eibar eta Real Unionen arteko partida. Argazkia: EITB

Mirandesek lider jarraitzen du Zamora mendean hartuta (1-0). Hala ere, Ponferradinak ez du lehenengo postutik urrundu nahi eta bost gol sartu zizkion Gimnástica Segovianari.

Eibar hirugarren postuan kokatu da, Real Unionen kontra bana eginda. Gainera, Zornotzak behera egin du, laugarren posturaino hain zuzen ere, Salamancaren kontra jokatu behar zuen partida atzeratu egin baita, Salamancako hamar jokalarik birusa izan dutelako hesteetan.

Sailkapeneko beheko postuetan Burgosek Lemoari utzi dio azken postua, azken horrek ere ezin izan baitzuen Sestao Riverren kontra irabazi.

Emaitzak:

Eibar 1-1 Real Unión
Osasuna B 1-2 Arandina
Gimnástica 0- Guijuelo 1
Mirandés 1-0 Zamora
Salamanca – Zornotza (atzeratuta)
Lemona 1-1 Sestao River
Burgos 2-1 Palentzia
Ponferradina 5-0 Segoviana 0
Real Sociedad B 0-0 Alavés
UD Logroñés 0-0 Athletic B 0