Itxi

2. Taldea

Mirandesek lider jarraitzen du, berdinketa lortu arren

Erredakzioa

Pousoren jokalariek berdinketa baino ez zuten lortu Zornotzaren kontra, baina lidergoan jarraitzen dute, bigarrena lau puntutara dutela.

Eibarko jokalariak gola ospatzen Alavesen kontra. Argazkia: EITB

Bigarren B Mailako Bigarren Taldean ez da aldaketa handirik izan sailkapeneko goiko postuetan. Mirandesek bana egin zuen Zornotzaren kontra, baina lider jarraitzen du, bigarrena lau puntutara duela.

Bestalde, Ponferradina eta Eibar lehenengo postura hurbildu dira, Palencia eta Alavés mendean hartuta. Gainera, asteburuko eguraldi txarra dela eta, Burgosen eta Athletic Bren arteko partida atzeratu egin zen.

Azkenik, beheko postuetan Reala Bk, Segovianak, Burgosek eta Lemoak jarraitzen dute; horietako inork ez zuen punturik lortu.

Emaitzak:

Eibar 2 – 1 Alavés
Osasuna B 1 – 0 Zamora
Mirandés 1 - 1 Zornotza
Real Unión 1 – 1 Arandina
Reala B 0 – 1 Guijuelo
Gimnástica 2 – 1 Segoviana
Ponferradina 2 – 1 Palencia
Burgos – Athletic B (Atzeratuta)
Salamanca 3 – 2 Sestao River
Lemoa 0 – 2 UD Logroñés