Itxi

II. multzoa

Mirandesek gustua hartu dio azken minutuari

Erredakzioa

Pousoren taldeak Palentzia mendean hartu zuen, zati bakoitzeko azken minutuan gol bat sartuta (0-2).

Zornotzako jokalariek gola ospatzen. Argazkia: EITB

Bigarren B mailako Laugarren Taldeko 24. jardunaldiak ez du lider aldaketarik ekarri. Mirandesek Palentzia mendean hartu zuen, partida gogor batean, zati bakoitzeko azken minutuan gol bat sartuta.

Bigarren postuan Ponferradina dago, Sestao Riverri irabazi eta gero (1-2). Zornotza hirugarren postura igo da, Gimnasticari lau gol sartuta.

Azkenik, beheko postuetan Reala Bk, Segovianak, Lemoak eta Burgosek jarraitzen dute. Horietako batek ere ez zuen garaipenik lortu.

Emaitzak:

Zornotza 4 – 1 Gimnástica
Arandina 1 – 0 Alavés
UD Logroñés 2 – 0 Burgos
Lemoa 2 – 2 Eibar
Athletic B 3 – 1 Salamanca
Palentzia 0 – 2 Mirandés
Segoviana 0 – 2 Osasuna B
Zamora 3 – 1 Real Sociedad B
Guijuelo 0 – 0 Real Unión
Sestao River 1 – 2 Ponferradina

Albisteak (1)