Itxi

Multzoko txapeldunak

Mirandes, RM Castilla, Atletico Baleares eta Cadiz, igoeraren bila

Erredakzioa

Talde hauek matematikoki beraien multzoetako liderrak dira eta zozketa biatrtze elkarren aurka lehiatuko dira bi kanporaketatan. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea Adelanta Ligara igoko da.

Goikoetxea eta Aduriz baloiagatik lehian Errege Kopako Valentzia-Cadiz partidan. Argazkia. EFE

Bigarren B Mailako lau multzoetan bi jardunaldi besterik ez dira falta liga erregularra bukatzeko eta oraindik gauza asko jokoan dauden arren, badakigu zein talde ariko diren igoeragatik lehian kanporaketa zuzenaren bitartez.

Real Madril Castilla (Lehen multzoa), Mirandes (II. multzoa), Atletico Baleares (III. Multzoa) eta Cadiz (IV. multzoa), matematikoki beraien multzoetako lehen sailkatuak dira eta lehen postu horretan bukatuko dute liga. Ondorioz, lau talde hauek zozketa bidezko bi kanporaketa ezberdinetan lehiatuko dira igoera lortzeko helburuarekin. Joaneko eta iztulerako kanporaketa hau irabazten duten bi taldeek Adelante Ligara igotzea lortuko dute.

Bestalde, oraindik hainbat kontu daude argitzeke II. multzoan. Ponferradinak bigarren postuan bukatuko du liga 70 puntu baititu eta hirugarren postuan dagoen Eibarrek 64 puntu baititu. Armaginek, gehienez puntuetara berdindu dezakete Ponferekin, baina Leongoek gol-averagea alde dute eta Eibarrek ez du bigarren geratzeko aukerarik. Laugarren postuan Amorebieta dago 60 punturekin. Bizkaitarrek baino hiru puntu gutxiago ditu bosgarren postuan dagoen Alavesek eta Amorebietarengandik lau puntura dago seigarren sailkatua den Logroñes. Errioxarrek Urritxen Amorebieta beraren aurka jokatuko dute datorren igandean.

Lemoak, Burgosek eta Gimnastica Segovianak orain jardunaldi batzuk galdu zituzten mailari eusteko aukera guztiak eta Hirugarren mailara jaitsiko dira. Arandinak badu oraindik jaitsierako promozio postura iristeko aukeraren bat, baina oso zail du helburua. 39 puntu ditu Arandinak eta jaistierako promozio postuan dagoen Palenciak 43 puntu ditu. Lasai egon ezin daitezkeenak Real Union eta Reala B dira. Bi taldeek 44na puntu dituzte, puntu bakarreko aldea jaitsierako promozio postuarekiko. Gimnastica Torrelavega (45 puntu) eta Zamora (46 puntu) ere ezin daitezke erlaxatu. Osasuna Bk oraindik ez dio matematikoki mailari eutsi, baina lau puntuko aldea du Palenciarekiko.

36. jardunaldiko emaitzak II. multzoan:

Athletic Club B 1 - 1 SD Amorebieta
UD Logroñes 4 - 1 Gimnastica Segoviana CF
SD Lemona 2 - 1 Zamora CF
Sestao River Club 3 - 2 CF Palencia
Club Atletico Osasuna B 1 - 2 SD Eibar
RS Gimnastica 0 - 1 Reala B
Burgos CF 1 - 1 CD Guijuelo
UD Salamanca 2 - 1 Arandina CF
SD Ponferradina 1 - 1 Deportivo Alaves
CD Mirandes 2 - 2 Real Union Club