Lehenengo jardunaldia
Bilbao Athleticek eta Alavesek denboraldia sendo hasi dute
Erredakzioa
Zigandaren mutilak eta Arabako taldea Lleidarekin eta SD Logroñesekin batera Bigarren B Mailako liderrak dira. Barakaldo, Sestao River eta Peña Sport sailkapeneko azken postuetan daude.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilbao Athleticek eta Alavesek Bigarren B Mailako denboraldia garaipen sendoekin hasi dute. Zigandaren mutilek 2-1 gainditu dute Noja Lezaman, eta Arabako taldeak 0-1 irabazi dio Barakaldori, Lasesarren. Zuri-gorriak eta Gasteizeko taldea Lleidarekin eta SD Logroñesekin batera bigarren multzoko liderrak dira.
Jardunaldiko beste derbian, Real Unionek puntu garrantzitsua eskuratu du Izarraren etxean (2-2). Gainera, Amorebietak eta UD Logroñesek Urritxen 0-0ekoa egin dute, eta Reala Bk ere puntu bakarra lortu du Racing Bren etxean. Eibarrek ezin izan du Zaragoza B etxteik kanpora gainditu, eta armaginek puntu bakarrarekin hasi dute denboraldia.
Sailkapeneko azkeneko postuetan, Barakaldorekin batera, Peña Sport eta Sestao River daude. Nafarroako taldeak Lleidaren aurka 2-0 galdu du, eta Bizkaiko taldeak 1-0 SD Logroñesen aurka.
1. jardunaldia:
SD Amorebieta 0 - 0 UD Logroñes
Athletic Club B 2 - 1 SD Noja
Barakaldo CF 0 - 1 Deportivo Alaves
Real Zaragoza B 0 - 0 SD Eibar
Real Racing Club B 0 - 0 Reala B
RS Gimnastica 1 - 1 Osasuna B
CD Izarra 2 - 2 Real Union Club
CD Tudelano 0 - 0 CD Teruel
SD Logroñes 1 - 0 Sestao River Club
Club Lleida Esportiu 2 - 0 Peña Sport FC