Itxi

Urriaren 30ean, 22:00etan

Alaves-Barça partidako sarreren prezioak, 15 eta 50 euro artekoak

Erredakzioa

Abonatuek 15 eurotik 25 eurora artean ordaindu beharko dute. Abonatuak ez direnentzat 30, 40 eta 50 euroko perzioak izango dituzte.

Alavesek Bartzelonaren aurka jokatuko du Mendizorrotzan, urriaren 30ean. Argazkia: alaves.com

Alavesek urriaren 30ean, 22:00etan jokatuko Bartzelonaren aurka Mendizorrotzan Errege Kopako final-hamaseirenetako partida. Klubak norgehiagoka hau ikusteko sarreren prezioak jakinarazi ditu.

Abonatuentzat izango diren sarrerek 15 eurotik 25 eurorainoko prezioa izango dute. Ate osteko harmailetako sarrerek 15 euroko prezioa izango dute, lehentasunezko harmailetakoek 20 eurokoa, eta harmail nagusikoek, 25 eurokoa.

Abonatuak ez direnentzat, prezioak 30 eurotik 50 eurora artekoak izango dira. 30 euro balioko dute ate atzeko harmailean, 40 euro lehentasunezko harmailean, eta 50 euro harmail nagusian.

Kanpotik datozenzaleentzat, sarrerek 40 euroko prezioa izango dute.

Albisteak (3)