Ofiziala
Adu Aresek Athletic utzi eta Eibarrekin sinatu du 2030era arte
Agentziak | EITB Media
Akordioaren arabera, etorkizunean Eibarrek jokalaria salduz gero, Athleticek salmentaren portzentaje bat jasoko du, eta tanteo eskubidea eta jokalariaren eskubideak berrerosteko aukera izango du.
Eibarrek Adu Aresen fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: Eibar.
Athleticek eta Eibarrek Adu Ares jokalariaren salmenta adostu dute. Horrela, Aresek armaginekin jokatuko du datozen bost urteetan.
Akordioaren arabera, klub zuri-gorriak "etorkizuneko balizko salmenta baten portzentajea" jasoko du, tanteo eskubidea eta jokalariaren eskubideak berrerosteko aukera izango du, eta taldekako eta bakarkako lorpenengatik ere portzentaje bat eskuratuko du.
Horrez gain, Iker Aldaik Bilbao Athleticen utzita jokatuko du 2025-26 denboraldian.
27 partida eta 2 gol
Adu Aresek (23 urte) Hypermotion Ligan jokatu du aurreko denboraldian, Zaragoza taldean, utzita. Athleticen 27 partida ofizial jokatu eta 2 gol sartu ditu; UE Rubi taldeari sartu zizkion, Errege Kopako lehen kanporaketan, eta horiei esker zuri-gorriek egin zuten aurrera.