Hypermotion Liga
Aresek Deportivoren garaipena eragotzi du Ipuruan (1-1)
I. G. | EITB
Armaginek azken minutura arte borrokatu behar izan dute puntu eder bat urratzeko.
Eibar 1-1 Deportivo. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek galdu gabe jarraitzen du aurten Ipuruan, Adu Aresek luzapenean sartutako golari esker. Gol horrek Deportivoren garaipena eragotzi du (1-1) Hypermotion Ligako 7. jardunaldian.
12. minutuan, epaileak penaltia adierazi du Marco Morenok Stoichkov area barruan bota duelako. Yeremaik jaurti du, eta bere taldea aurreratu du markagailuan (0-1).
Azken minutuetan, Deportivo bere abantaila ziurtatzen saiatu da, nahiz eta Guruzetak hori saihesteko hainbat aukera izan dituen.
Dena bukatuta zegoela zirudienean, luzapeneko 3. minutuan, Adu Aresek aldaratze bat aprobetxatu du area barruan. Jaurtiketa gogorra egin ostean, baloiak defentsa bat jo ondoren, sare barruan amaitu du, eta berdinketa jarri du markagailuan (1-1).