Hypermotion Liga
Eibarrek eta Castellok hutsean amaitu dute Ipuruan (0-0)
Agentziak | EITB
Bi taldeek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina Magunagoitiaren geldiketa bikainek eta aurrelarien punteria faltak ezinezko bihurtu dute gola egitea.
Eibar eta Castello ez dira aurkariaren atea zulatzeko gai izan. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek eta Castello golik sartu gabe amaitu dute Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida. Emaitza horri esker, bi taldeek sailkapenaren erdiko aldean jarraitzen dute.
Neurketako lehen aukera argia armaginek izan dute, 3. minutuan, Jon Bautistaren eskutik, baina Mellotek baloia atera du gol marraren ondo-ondotik. Castellok ere aukera argia izan du 17. minutuan, Calaren bidez.
Atsedenaldiaren atarian, Magunagoitiak birritan saihestu du bisitarien gola.
Bigarren zatian, 53. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Albertok egindako gola, jokoz kanpo zegoelako.
Ondoren, 73.ean, Cuberok zelaia utzi behar izan du, buruan min hartuta, Lucasekin tupust eginda, eta 97.ean, Aranburuk garaipenaren gola egiteko aukera oso argia izan du, baina buruz egindako errematea gora joan zaio.