10. Jardunaldia
Eibarrek 3-1 galdu du Las Palmasen aurka, eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Armaginak ondo ekin zioten neurketari, baina Beñat San Joseren taldeak ezin izan zuen punturik ekarri etxera.
Eibarrek galdu egin zuen Las Palmasen kontra. Irudia: SD Eibar
Eibarrek 3-1 galdu zuen Las Palmasen kontra: armaginak ondo hasi ziren arren, okerrera egin zuten minutuek aurrera egin ahala, eta etxetik kanpo emaitza onik lortu gabe jarraitzen dute sasoi honetan.
Gipuzkoako taldea arerioa baino hobea izan zen ia lehen zati osoan arlo guztietan, markagailuko emaitzan izan ezik. Izan ere, Lukovicek kanariarrentzat aukera garbi bat izan zuen arren, Dinko Horkasen arearen inguruan garatu ziren gainerako gol-aukerak.
Epaileak Guruzetak Eibarrentzat sartutako gol bat baliogabetu zuen 39. minutuan, eta handik gutxira, kanariarrentzat partidako lehen gola sartu zuen Ale Garciak.
Atsedenaldiaren ostean, Eibarrek gainbehera izan zuen: Lukovicek Marvin Parken erdiraketa bat aprobetxatu zuen, eskuin hankarekin jaurti eta taldearen abantaila areagotzeko: 2-0.
Ondoren, Beñat San Josek egindako aldaketek on egin zioten gipuzkoarrei. Hala, Alkainek pasata, arean geratu zen baloi bati etekina atera zion Javi Martonek, eta armaginen lehen gola egn zuen, aldea murrizteko eta azken minutuei emozio apur bat emateko.
Azkenik, Enrique Clementek erabaki zuen norgehiagoka, ezkerkada indartsu bati esker. Magunagoitiak ezin izan zion eutsi.
Fitxa teknikoa
3. Las Palmas: Horkas; Marvin Park (Herzog, 89. min), Alex Suarez, Sergio Barcia, Enrique Clemente; Loiodice (Iñaki, 89. min), Amatucci; Viti, Ivan Gil (Manu Fuster, 62. min), Ale Garcia (Kirian, 79. min); eta Lukovic (Marc Cardona, 79. min).
1. Eibar: Magunagoitia; Arambarri, Marco Moreno, Arbilla (Javi Martinez, 82. min), Buta; Oaelexea, Nolaskoain (Aleix Garrido, 71. min); Corpas (Alkain, 76. min), Magunazelaia (Marton, 71. min), Guruzeta (Adu Ares, 71. min); eta Bautista.
Golak: 1-0, 42. min: Ale Garcia. 2-0, 66. min: Lukovic. 2-1, 83. min: Marton. 3-1, 90+2. min: Enrique Clemente.
Epailea: Alejandro Ojaos Valera (Murtzia). Txartel horia erakutsi zien Marvin Parki eta Amatucciri (Eibar), eta Arbillari (Las Palmas).