Itxi

ERREGE KOPA

Eibarrek garaipena lortu du Naxararen aurka eta Kopan aurrera egin du (2-4)

EITB

Leer en Castellano

Talde armaginak Naxara gainditu du Haron jokatu den Erregearen Kopako norgehiagokan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek Errege Kopako lehen kanporaketan lortu du sailkapena, Luis de la Fuente Haroko futbol-zelaian, Naxarari 2-4 irabazita. Martonek 20. minutuan ireki du markagailua, ondo lotutako jokaldi baten ostean, eta atsedenaldira iritsi aurretik, Peru Nolaskoainek aldea handitu du penalti puntutik. Nahiz eta Naxarak atsedenaldia baino lehentxeago aldea murriztea lortu duen, armaginen nagusitasuna ez da inoiz arriskuan egon.

Bigarren zatian, 52.minutuan, Toni Villak 1-3koa sinatu du hamaika metroetatik, beste behin. Naxarak fedeari eutsi dio amaierara arte, eta 2-3 ere kokatu da Ochoaren golarekin. Jon Bautistak 2-4ko emaitzarekin itxi du partida 89. minutuan.

Armaginek bete dute euriak markatutako Kopako tramitea, eta aurrera jarraitzen dute Errege Kopan.

Bideoak (1)