Hypermotion Liga
Eibarrek porrot egin du Almerian, eta sei jardunaldi pilatu ditu irabazi gabe (3-1)
EITB
Lehen zati kaskarrean jaso ditu hiru golak, eta horrek erabakita utzi du talde armaginaren partida.
Almeria vs Eibar. Argazkia: @SDEibar.
Eibarrek 3-1 galdu du Almeriaren aurka larunbat honetan, Andaluziako hirian jokatu den Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida.
Alex Muñoz lurrera bota du Jose Corpasek area barruan, 5. minutuan, eta Sergio Arribasek penaltia sartu du, 1-0ekoa jartzeko.
Euskal taldeak arriskuarekin erantzun du geldikako jokaldietan, baina Melamedek kornerra atera du 20. minutuan, eta Alex Muñozek buruz egin du 2-0ekoa.
Eibar erreakzionatzen saiatu da. Andres Fernandezek, baina, ezerezean utzi ditu Jon Bautistaren eta Alkainen erremateak.
Armaginek kontrola galdu dute minutuek aurrera egin ahala, Stefan Dzodicek pase sakona eman du 48. minutuan, eta Adrian Embarbak 3-0ekoa sartu du, atezaina gaindituta.
Eibar bigarren zatian erreakzionatzen saiatu da, eta aldea murriztu du 65. minutuan. Arbillak aldaratze bat aprobetxatu du korner baten ondoren 3-1ekoa jartzeko.